2009an baino 2.080 behi gehiago sakrifikatu zituzten iaz.
2009an baino 2.080 behi gehiago sakrifikatu zituzten iaz.
Erralde hiltegiaren 2010eko produkzioa 2009koa baino %30 handiagoa izan da arduradunek jakinarazi dutenez. 2009an 7.097 behi sakrifikatu zituzten eta iaz kopuru hori 9.177ra igo zen. Behirik, gehienak (%80a) Bizkaikoak izan dira, 7.236, hain zuzen.
Esneko arkumeei dagokionez, 4.859 sakrifikatu zituzten; bildots horiek Bizkaiko Bildotsa izendapenagaz saldu dituzte ondoren. Behien kasuan legez bildotsik gehienak Bizkaiko artzainenak izan dira. Azkenik, Erraldetik jakinarazi dutenez, 149 ahuntz eta 78 zaldi ere sakrifikatu dituzte 2010ean zehar.
Erraldek Bizkaiko 3.000 baserritar eta artzaini, eta, 350 harategiri (Bizkaikoak gehienak) eskaintzen die zerbitzua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!