Gaur (urtarrilak 14) jaso ditu Citroen C3aren giltzak Durangon bizi den Agustin Duran mundakarrak.
JAEDeko ordezkari Carlos Frontauraren eskutik jaso du Agustin Duranek (51 urte) JAEDeko zozketa solidarioan irabazitako lehenengo saria: Citroen C3a. Mundakarra izan arren, 16 urte dira Durangon bizi dela eta urtero erosi ohi ditu zozketako txartelak. Aurten 12 txartel erosi ditu hiru alditan: \"Zozketa egin eta handik egun batzutara jakin nuen lehenengo saria irabazi nuela. Sorpresa itzela izan zen\". Gainera, auto berria ederto etorriko zaie. Bere emazte Gloria Ozaetaren Ford Fiesta zaharra \"jubilatuko\" dute, berriaren ordez.
JAED lako ekintza solidarioak egitea \"garrantzitsua\" dela dio eta datorren urtean ere txartelak erosteko asmoa duela.
[img]http://www.anboto.org/images/8700/8704/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!