Merinalde Eguna antolatuko du Gerediagak

Anboto 2010ko abe. 26a, 09:35

Gerediaga Elkarteako datorren astelehenerako, abenduaren 27rako, beste urte batez Merinalde Eguna antolatu du. Ekitaldia Gerediaga baselizan egingo dute arratsaldeko 19:00etan hasita.

Gerediaga Elkarteako datorren astelehenerako, abenduaren 27rako, beste urte batez Merinalde Eguna antolatu du. Ekitaldia Gerediaga baselizan egingo dute arratsaldeko 19:00etan hasita. Gerediaga Elkarteko dokumentategian gordeta dagoen dokumenturik zaharrenaren 600 urteurrena bete delako. Horretarako, dokumentuaren irakurketa dantza eta antzerki uztartzen dituen ikuskizun batekin egingo da. Durangaldeko Teila oroigarria Jose Luis Muñoyerro kazetariari emango diote. Aurtengo ekitaldiak efemeride berezi bat ere gogoan hartuko du bereziki egun honetarako prestatutako dantza eta antzerki ikuskizun labur batekin. 600 urte ditu Gerediagako Batzar Nagusien lehen aipamen dokumentala daukan eskuizkribuak eta gaur egun Gerediaga elkartearen dokumentategian gordeta dago. 1410. urteko azaroaren 28an idatzitakoa da, Arrasateko Uribarri Atutxako Andra Marian. Gutun bat da: \"Carta de tregua y perdón otorgada por Martín Sánchez de Marzana, señor del solar de Axpe de Marzana en favor del Concejo de Mondragón por la tala y quema de la torre de Marzana, ocurrida en 1387\" Gainera, 1997tik ematen du Gerediaga Elkarteak Durangaldeko teila oroigarria. Eskualdean egindako lanagatik edota eskualdea bera ezagutzera emateko egin duen ekarpena eskertzen diote horrela Durangaldekoa ez den pertsona bati. Oroigarria urte birik behin ematen da. Aurten, Jose Luis Muñoyerro \'Munitibar\' kazetariak jasoko du Gerediaga elkartearen eskerrona. Bilbon jaio zen 1925ean. Madrilen lizentziatu zen kazetari. Lehenengo \"La Gaceta del Norte\" egunkarian eta gero, \" El Correo Español-El Pueblo Vasco\" egunkarian idatzi zuen. Herri kiroletako kronikak idazten hasi zen eta gogoan du, Durangaldera lehenengo Abadiñoko proben kronika bat idazteko etorri zela. Harrezkero, herri kiroletako ekitaldiez aparte, folklorea, historia eta euskal kulturaz idazten zuen. Durangaldean, Gerediaga elkarteak egiten zituen ekitaldi guztietako kronista izan zen. Amaitu berri den Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren lehen edizioaren lekuko zuzena izan zen esaterako eta Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak prestatzen ere lagundu zuen. Kazetaritza lanak nagusiki aipatutako bi egunkarietan egin arren, bestelako aldizkari eta argitalpenetan ere idatzi zuen. Tarteka, Pirenayca aldizkarian mendi-artikuluak idatzi zituen. Hiru liburu ere azpimarratu daitezke argitaratu dituen artean: Lartaun, Eguzki semea (1960), Pasos sobre el fuego y Cuentos y Leyendas del País Vasco (1966) eta Ilargian eurekera (1967). Gerediaga elkarteak Merinalde Eguna ospatuz eskualdean izan ziren erakundeak gogoratu nahi ditu. 1875. urteko abenduaren 27an Gerediagako Foru Zelaian batu ziren azkenengoz batzar baten Durangaldeko elizateetako alkateak. Izan ere, urtebete beranduago, 1876ko uztailaren 22an, Foruak ezezik Durangaldeko erakundeak ere ezeztatu egin zituzten. Eskualde lurraldetasuna eta sasoiko erakunde bereizgarriak gogoratzeko asmoz egiten da urtero Merinalde Eguna, azken bilera egin zen egun berdinean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!