Aitatasunari buruz hausnartzeko hitzorduak Abadiño, Elorrio eta Durangon

Anboto 2010ko abe. 22a, 10:30

Zabalik dago Abadiño, Elorrio eta Durangoko Udalek elkarlanean antolatu duten gurasoei zuzenduriko topaketan izena emateko epea. Otsailetik apirilera arte, hiru herriotan izango dira zalantzak argitu eta esperientziak elkarbanatzeko helburuz antolatu duten programa.

Zabalik dago Abadiño, Elorrio eta Durangoko Udalek elkarlanean antolatu duten gurasoei zuzenduriko topaketan izena emateko epea. Otsailetik apirilera arte, hiru herriotan izango dira zalantzak argitu eta esperientziak elkarbanatzeko helburuz antolatu duten programa. Haur hezitzaile batek gidatuko ditu saioak, eta aitatasunari buruz esperientziak elkarbanatu eta hausnarketak konpartituko dituzte. Bederatzi bilera izango dira, otsailaren 2an, Abadiñoko Errota kultur etxean lehenengoa. Ondorengo asteetan Durangon eta Elorrion bilduko dira saioetako parte hartzaileak. Doakoa da ikastaroan izen-ematea, eta urtarrilaren 24 da apuntatzeko azken eguna. Abadiñon, Mediatekan eta Errota kultur etxean; Durangon, Andragunea zentroan; eta, Elorrion, Udaleko erregistroan eman daiteke ikastarorako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!