Barakaldoko BECen dute bertsolariek gaur, 17:30ean, finaleko hitzordua. Durangaldeko hiru ordezkari izango ditugu bertan. Eneko Abasolo \'Abarkas\', Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea.
Barakaldoko BECen dute bertsolariek gaur, 17:30ean, finaleko hitzordua. Durangaldeko hiru ordezkari izango ditugu bertan. Eneko Abasolo, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea.
Gernikako azkenengo finalaurrean puntu gehien batuta, zuzenean finalerako txartela lortu zuen, lehenago Miren Amuriza berriztarrak eta Onintza Enbeitak bezala Beñat Ugartetxea mallabiarrak. Hiru bertsolari horiek, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean jarduteko, puntuazioaren arabera sailkatzea lortu duten Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarra, Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes eta Peio Ormazabal ere Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango dira.
Finalean kantatuko duten bertsolarien \"gaztetasuna\" azpimarratu zuten besteak beste, aurkezpenean bertsolariek; eta saioetan oholtzatik begiratuta, entzule oso gazteak ikusi dituela azpimarratu du Estiballesek. Finaleko bertsolari gazteena izango den Peio Ormazabal arrigorriagarrak bestalde, orain arte urduritasunaren zama handirik ez duela sentitu adierazi du. Bizkaiko Bertsolari finalean kantatuko duten Durangaldeko hiru bertsolariek ere, finalera arteko egunak ahal duten neurrian \"lasai eta lagunartean\" igarotzen saiatu direla azpimarratu dute. Batez ere, zapatuan oholtza gainean egoteko \"aukera ahal beste aprobetxatzeko\" helburua azpimarratu dute guztiek.
Finalean hiru neskak parte hartzen dute estrainekoz. Miren Amurizak, Onintza Enbeitak eta Jone Uriak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!