Aldaketak trafikoan

Anboto 2010ko abe. 13a, 12:50

AP-8an eta BI-3341 errepidean aldaketak izango dira datozen egunotan, Aldunditik iragarri dutenez.

AP-8an eta BI-3341 errepidean aldaketak izango dira datozen egunotan, Aldunditik iragarri dutenez. AP-8 autobideko Iurreta-Gerediaga tartean hirugarren erreia egiteko lanak direla eta, BI-3341 errepidean, Abadiñoko ur biltegiaren parean, semaforo bidez antolatuko da zirkulazioa astelehenetik hasi eta barikua bitartean (hilaren 13tik 17ra). Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara eragingo du. Bestalde, gaur, 23:00etatik martitzeneko 06:00etara artean, by-pass bat ipiniko dute AP-8 autobidean, Bilborako noranzkoan, hasi Iurretako ordainlekutik (88,300 kilometro-puntutik) eta 86,550 kilometro-punturaino. Donostiarako bidean, noranzko bietan doazen ibilgailuak ibiliko dira, Bilborako bidea guztiz itxiko baita. Iurretan dagoen Bilborako lotunean, AP-8 autobidetik Iurreta eta Durangora ateratzeko bide-adarra (17 irteera) itxita egongo da, 23:00etatik 06:00ak arte. Beraz, herri horietara joateko, Ermuan irten eta N-634 errepidea hartu beharko dela dio Aldundiko oharrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!