Azaroaren 25ean gauzatu zuen ustezko lapurreta eta atzo (azaroak 30) atxilotu zuen. Aurretik ere atxilotua zuten, azaroaren 25ean bertan Arrasateko gasolindegi batean lapurtzeagatik.
Ertzaintzak 21 urteko elorriar bat atxilotu zuen atzo, azaroaren 25ean Durangoko kafetegian lapurreta egin zuela egotzita. Atxilotuak egurrezko makila batekin mehatxatu zuen zerbitzaria kutxa erregistratzailean gordeta zuten dirua eman ziezaion. Zerbitzariak ez zion eman nahi izan eta ustezko lapurrak makilagaz kolpatzeko keinuak egin zituen. Hala ere, zerbitzariak berean jaraitu zuen eta, azkenean, langileak emandako 20 euro hartuta alde egin behar izan zuen.
Gazte bera, egun berean (azaroaren 25ean)
Arrasaten gasolindegi batean ustez lapurreta egiteagatik atxilotu zuten ertzainek joan zen zapatuan.