Domekan Igorren korrituko den Munduko Kopako lasterketarako deitu dituzte Egoitz Murgoitio eta Dani Ruiz.
Domekan Igorren korrituko den Munduko Kopako lasterketarako deitu dituzte Egoitz Murgoitio eta Dani Ruiz.
Jose Luis de Santos Espainiako selekzioko hautatzaileak Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio eta Dani Ruiz deitu ditu domekan Igorren korrituko den Munduko Kopako lasterketan parte hartzeko. Eurekin batera Javier Ruiz de Larrinaga, Isaac Suarez, Erlantz Uriarte, David Juarez, Mauro González eta David Lozano ibiliko dira.
Bestalde, joan zen asteburuan Belgikako lasterketan (Munduko Koparako puntuagarria) aritu zen Hirumet taldea. Murgoitiok 23. amaitu zuen nazioarteko aurreko lasterketako emaitza postu batean hobetuz. Aurrerago amaituko zuen azkenengo itzulian aldapa bat jaisten zebilela erori ez balitz.
Xabier Garcia ere apurka elite mailara egokitzen ari da eta 49. amaituz lehenengo puntuak batu zituen. Belgikako lasterketa Niels Albert-ek irabazi zuen.
Azkenik, Dani Ruizek bigarren amaitu zuen asteburuko lasterketa bietan. Aurtengo denboraldian bost bider geratu da postu horretan. Zapatuan Arabako Amezaga herrian David Hidalgo aurreratu zitzaion eta domekan Aizarnazabalen Jon Ander Insausti gipuzkoarra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!