By-pass bat ipiniko dute gaur gauez AP8an

Anboto 2010ko aza. 25a, 15:58

Aldundiak jakin eragin duenez, hirugarren erreiaren lanak direla-eta, by-pass bat ipiniko dute gaur 21:30etik 05:00etara Donostiara noranzkoan.

Aldundiak jakin eragin duenez, AP-8 autobidearen (Iurreta-Gerediaga) hirugarren erreiko lanak direla eta, azaroaren 25eko gau osoan (osteguneko 21:30etik ostiraleko 05:00etara arte) by-pass bat jarriko da Donostiarako noranzko galtzadan, Iurretako bidesaritik 86,550 kilometro puntura. Ibilgailuak noranzko bietan ibiliko dira Bilborako norabideko galtzadatik, eta Donostiarako noranzko galtzada moztu egingo da. Donostiarako noranzko erreian sartzeko adarra bidesaritik desbideratuko da, eta beraz ez dio eragingo lotunearen ohiko jardunbideari.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!