Hainbat ekimenen bitartez salatuko dute emakumeen kontrako indarkeria

Anboto 2010ko aza. 25a, 09:33

Gaur, azaroaren 25a, Durangaldeko herriek hainbat ekimen gauzatuko dituzte Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Bestalde, Abadiñoko institutuko 15 eta 16 urte arteko 11 gaztek sexu indarkeria salatzen duen \'Emakumeon urratsek urratuko dute gure bidea\' izeneko bideoa landu dute.

Gaur, azaroaren 25a, Durangaldeko herriek hainbat ekimen gauzatuko dituzte Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Esaterako, Durangon, udaletxeko plazan kontzentratuko dira lehenengo 12:30ean, eta manifestazioa abiatuko dute ondoren 20:15ean, udalak eta Bilgune Feministak deituta. Elorrion ere 19:30eko udaletxe aurreko kontzentrazioaren ondoren, dokumentala eskainiko dute Iturrin. Iurretan udal ikastetxeetan sentsibilizazio kanpainak egingo dituzte 16:30ean eta 19:00etan adierazpen instituzioanla irakurriko dute. Atxondon, besteak beste, \'Solo mia\' filmaren gaineko zine foruma antolatu du Atxondoko Lamiak elkarteak, 18:30ean. Berrizen, kontzentrazioa eta antzerki esketxa egingo dituzte Urtiaga plazan 19:00etan. Gaurko ekimenez gainera, abenduaren 10ean, 16:00etan, \'Las Garaipen\' Gipuzkoako emakumeen taldeak hitzaldia emango du Kultur Etxean.

Gaztetxoen bideoa

Abadiñoko institutuko 15 eta 16 urte arteko 11 gaztek sexu indarkeria salatzen duen \'Emakumeon urratsek urratuko dute gure bidea\' izeneko bideoa landu dute. Berdinsareak antolatutako \'Expresatu beldur barik\' lehiaketara aurkeztu eta zapatuan Bilbon egingo duten jaialdirako aukeratu dute: \"Film laburra batu garen guztion iritzien kontrastea da\", dio Aitor Bizkarrak. Hiru aste eman dituzte bideoa osatzen eta argazki, iritzi, musika eta bertsoekin jantzi dute: \"Bideoagaz gaiarekiko gure ikuspuntua eskaini gura izan dugu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!