Aldundiak informatu duenez, aldaketak izango dira autobideko sarbidean, Traña-Matienako biribilgunean eta Markinarako bidegurutzean.
AP-8 autobideko hirugarren erreia egiteko lanak direla-eta (Iurreta-Gerediaga zatian), gorabeherak egongo dira N-634 errepideko trafikoan, San Blas ostatuko biribilgunearen parean.
Gaurtik (astelehena) hasita eta abenduaren 2ra arte (eguena), 22:30etik 6:00etara, txandaka bideratuko da trafikoa, seinalegileen bidez. Gorabehera horren arrazoia biribilgune horretan errodadura-geruza ipintzeko lanak dira.
Gainera, bihar martitzena eta etzi eguaztena, 09:00etatik 17:30era, trafikoa desbideratuko da, N-634tik BI-633ra, Markinako gurutzagunean.
Bestalde, abenduaren 23ra arte, autobidera sartzeko (Donostiarako noranzkoan) eta bertatik irteteko bideak estutu egingo dituzte 08:00etatik 18:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!