Aurten seigarren aldia egingo du Bizaldikoen kontzentrazioak. Donosti BiZaldi elkarteak antolatuta, iazko moduan, 50 bat auto batzea itxaroten dute.
Aurten seigarren aldia egingo du Bizaldikoen kontzentrazioak. Donosti BiZaldi elkarteak antolatuta, iazko moduan, 50 bat auto batzea itxaroten dute.
Gaur, 19:00etan, Artatzako aterpetxean elkartuko dira kontzentrazioan parte hartuko duten guztiak. Bihar, 10:00etan, \'Altxorraren bila\' jokoari hasiera emango diote. Nork bere bizaldikoa hartu eta pistarik pista Durangalde osoan zehar ibiliko dira, altxorraren bila. Ondoren, 14:30ean, Izurtzako Azkonizaga jatetxean bazkalduko dute, eta handik Mañariara abiatuko dira, bizaldikoak erakusteko. 18:00etan, erakustaldia Mañaritik Durangoko Andra Maria parera tokialdatuko dute.
Eguna amaitzeko, Artatzako aterpetxera bueltatzen direnean, goizeko lehiaketako sariak banatuko dituzte eta, ondoren, musikagaz girotutako mozorroen lehiaketa egingo dute.
Taldeka, Urkiolara
Domekan, 11:00etan, aurten nobedadea den ekimena gauzatuko dute. Repara Tu Vehiculo tailerraren aurretik, bosteko taldeak osatu eta Urkiolarantz abiatuko dira. Irteera kronometratua denez, taldeek denbora tarte konkretu baten barruan heldu beharko dute Urkiolara. Ondoren, santutegiaren aurrean berriro bizaldiko guztiak erakutsiko dituzte. Orain bost urte ekimena lehenengoz antolatu zutenetik, Urkiolara joan barik zeuden; aldi bakoitzean toki bat aukeratzen dute, eta iaz, esaterako, Guggenheimera joan ziren erakustaldia
egitera.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8473/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!