Alejandra Navarro abadiñarrarentzat izan zen Izarren Distira lehiaketako lehenengo saria. Berak konposatutako abestia aurkeztu zuen piano baten laguntzagaz.
Alejandra Navarro abadiñarrarentzat izan zen Izarren Distira lehiaketako lehenengo saria. Berak konposatutako abestia aurkeztu zuen piano baten laguntzagaz.
Horrela, 16 urteko abadiñar gazteak ikas bidaiarako diru-laguntza ala lagunekin konpartitzeko multi abentura ekintzen bonoa irabazi du. Bigarren saria Durangoko Kuxupa taldearentzat izan zen; Irati Berazategi, Katalin Garaitia eta Ane Sarrionandiak osatu zuten taldea. Hirugarren saria Elorrio eta Atxondoko Beti Mugan taldeak irabazi zuen; Eider Barazar, June Irazu, Idoia Ugaldia, Maitane de Cos, Amanda Duran eta Alazne Erdoizak eratu zuten taldea.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8456/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!