'Izarren distira' lehiaketako finala gaur San Agustinen

Anboto 2010ko aza. 13a, 11:00

Talde zein bakarlariek mota guztietako ikuskizunak eskainiko dituzte eszenatokian. Nerea Alias aurkezleak gidatuko du finaleko gala.

Gaur, 19:00etatik aurrera, Izarren distira nerabeen talentu lehiaketako gala hasiko dute San Agustin kulturgunean. Azaroaren hasieran, eskualdeko herrietan egindako hiru castingetan, hamabost lan aurkeztu eta epaimahaiak horietatik zortzi aukeratu zituen gaurko finalerako. Talde zein bakarlariek mota guztietako ikuskizunak eskainiko dituzte eszenatokian. Nerea Alias aurkezleak gidatuko du finaleko gala. Antolatzaileen esanetan, eskualdeko herririk gehienetako gazteek parte hartu dute castingetan eta, oro har, maila handikoak izan dira. Batez ere, dantza eta abestietan oinarritutako ikuskizunak aurkeztu dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!