Arratsaldeko 14:00etan, matxura konpondu eta berriro ere tren zerbitzua eskaini du EuskoTrenek.
Arratsaldeko 14:00etan, EuskoTrenek Berrizen Bilbo - Donostia lineako ohiko tren zerbitzua berrezarri du.
Zerbitzuaren normalizazioa Bizkaiko Berrizko geltokiaren ondoan dagoen trenbide-pasagunearen parean izan da, 36,725 puntu kilometrikoan, Euskal Trenbide Sarea-ko (ETS) mantenu teknikariek zuzendutako katenariako konponketa lanak bukatu direnean.
Gaur goizeko 09:40tik aurrera Bilbo-Donostia lineako katenarian kamioi batek eragindako matxura zela eta, Traña-Abadiño eta Zaldibarreko geltokien artean autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzua eskaini du, lehenago aipatutako trenbide-pasagunearen parean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!