Urriaren amaieran egindako topaketetatik aisialdirako zein sorkuntzarako egitasmoak sortu dituzte, besteak beste.
Urriaren amaieran egindako topaketetatik aisialdirako zein sorkuntzarako egitasmoak sortu dituzte, besteak beste.
Topaketak amaitu eta balorazioa egin dute antolatzaileek. Amaitu baino, \"zerbaiten hasiera\" izan direla azpimarratu dute. Aisialdiari dagokionez, \"etorkizun baterako proiektua\" jarri dute martxan. Esperientzia ezberdinak trukatu ostean, bakoitzak beretik, \"zerbait komuna sortzeko beharra agerian geratu da eta behar horri erantzutera joango gara\", azaldu dute.
Sorkuntzaren alorrean, blog bat sortu dute eta \"edozein eremutako sortzaileek beren lekua edukiko dute\". Argazki erakusketa, bertso sorta, ipuin edo poema, norbere taldearen azken kanta… hainbat aukera eskainiko ei ditu interneteko atari honek.
Honetaz gainera, beste hamaika tailer eta ekintza izan zituzten asteburu horretan, euskararen gainekoa, adibidez.
Antolatzaileek bolondresen eta egitarauan parte hartu duten lagun zein artisten lana eskertu gura izan dute.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8424/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!