Durangaldeko kanposantuak lorez jantziko dira gaur, Domu Santu egunez

Anboto 2010ko aza. 1a, 10:00

Oraindik asko eta asko dira hildako senideak eta lagunak gogoan hartzeko kanposantura urtero joaten diren lagunak.

Urteroko ohiturari eutsiz, gaur, Domu Santu egunean, eskualdeko kanposantuak lorez jantziko dituzte. Oraindik asko eta asko dira hildako senideak eta lagunak gogoan hartzeko kanposantura urtero joaten diren lagunak. Dena dela, azken urteetan lurperaketa beharrean, askok errausketa aukeratzen dute. Hala ere, oraindik hilerrietan garbi nabarmentzen da santu guztien omenezko jai kristaua noiz den. Herritar eta auzotarren joan-etorriak goizetik iluntzera luzatzen dira eta hilerriek kolore bizia hartzen dute lore sorten laguntzagaz. Dena dela, askok atontze lanak egiteko aurreko egunak aprobetxatzen dituzte, jende gutxiago ibiltzen da eta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!