Atxiloketak salatu eta prozesu demokratikoa babestu dute

Anboto 2010ko urr. 27a, 11:32

Joan zen barikuan Polizia Nazionalak Segiren kontra eginiko operazioa salatzeko agerraldia egin zuten hainbat lagunek atzo, Durangon. 14 gazte atxilotu zituzten barikuan Grande Marlaska epailearen aginduz Segiko kide izatea argudiatuz, eta miaketak ere burutu zituzten, tartean Durangoko Askatasun etorbideko etxe bat. Hara, \"salaketa hutsa egitera barik, errepresioaren porrota ospatzera\" joan zirela azaldu zuten. Euren ustez, \"Estatuaren beso erreakzionarioenak gorrotoak bultzatutako ahaleginetan dabiltza, prozesu demokratikoari aurre egin guran\". Prozesuaren aldeko babesa gizartean gero eta handiagoa dela, eta \"atxiloketek darien kiratsa gero eta nabarmenagoa\" dela azaldu zuten. Gazte independentistek Gernikako akordioa sinatu dutela gogoratu, eta gazteria zein herritar oro prozesuaren alde lan egitera deitu zuten. [img]http://www.anboto.org/images/8300/8359/1.jpg[/img] Gazte independentisten aurka egindako azken sarekadaren aurkako protesta eguna izango da gaur Euskal Herrian. Izan ere, Gernikako Akordioa sinatu zuten kideek \'Aski da! Bake bidean aterabide demokratikoa orain\' lelopean elkarretaratzeak deitu dituzte Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian, iluntzean. GazteHerriak deialdi horiekin bat egin ez ezik, ikastetxe eta unibertsitateetan ordubeteko geldiuneak eta mobilizazioak ere deitu ditu 11:30etik 12:30era, \'Gazte altxa\' lemapean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!