Aldundiak datozen egunetan trafikoan izango diren aldaketen berri eman du.
Aldundiak datozen egunetan trafikoan izango diren aldaketen berri eman du.
AP-8 autobidean, Iurreta-Gerediaga artean, hirugarren erreia egiteko obrak direla-eta, honako gorabeherak egongo dira: N-634 errepidean, urriaren 11tik (astelehena) hilabete bereko 22ra arte (ostirala), 8:00etatik 18:00etara, galtzada estutu egingo da 79,600 kilometro-puntuan, Donostiarako noranzkoan. BI-3341 errepidean, trafikoa seinaleen bidez bideratuko da, 38,700 eta 38,420 kilometro-puntuen artean.
Hirugarren erreia egiteagatik bazterbideen zati bat hartu behar denez, urriaren 11tik (astelehena) azaroaren 19ra arte (ostirala) AP-8 autobidera sartzeko bideak estutuko dira Iurretatik Donostiarako noranzkoan eta AP-8 autobidetik Iurretarako irteeran. Hala gertatuko da lan-orduetan, 08:00etatik 18:00etara.
Era berean, urriaren 13an (asteazkena), 9:00etatik 19:00etara, N-634 errepidean behin-behineko desbideratze bat jarriko da eta bi noranzkoetako trafikoa semaforo bidez erregulatuko da San Blas ostatuaren ondoko biribilgunean.
Azkenik, BI-3341 errepidean, urriaren 11tik (astelehena) azaroaren 19ra arte (ostirala), 8:00etatik 18:00etara, ordezko bide bat jarriko da 29,900 kilometro-puntuan (Goiurirako igoera), semaforoekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!