Antenen mapa

Anboto 2010ko urr. 8a, 12:25

48 antena instalazio daude une hauetan Durangaldean. Herririk herriko zenbaketa eginez, Durango dago kopuru handiena: 9. Iurretako etxe orratzean ere 4 daude pilaturik.

48 antena instalazio daude une hauetan Durangaldean. Herririk herriko zenbaketa eginez, Durango dago kopuru handiena: 9. Iurretako etxe orratzean ere 4 daude pilaturik. Eztabaida piztu denik ezin ukatu.Baina non daude antenak? Arreta handirik jarri ezean gaitza izan ohi da ikustea.Alboko mapa honetan, Espainiako Indusria sailaren araberako eskualdeko antena ofizialak agertzen dira, guztira 48. Izan daiteke baimenik bako gehiago ere egotea; ordenamendu faltak ez du kopuru zehatz bat ematen laguntzen. Aipagarria da Durango inguruan batzen den antena estazio multzoa. Hain zuzen, Durangoko udaletik esan digutenez, Agenda 21eko foroan ordenantza bat sortzeko prozesua martxan jarri dute, urte amaierarako proposamen bat edukitzeko asmoz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!