Asanbladak eta mobilizazioak prestatzen dabiltza.
Fumbarrin lehenengo enplegu-erregulazioan zuzendaritzak \"kaleratze traumatikorik egon ez dadin akordioetara heltzeko konpromisoa hartu zuen\", Jon Ugarte enpresako komiteko LABeko ordezkariaren esanetan (LABek lau eta CCOOk ordezkari bat dituzte). Bigarren enplegu-erregulazioan ez ziren akordiora heldu, zuzendaritzak testuaren \"irakurketa aldatu\" zuelako: \'Konpromisoa\' berba beharrean \"akordioetara heltzea aztertzea\" proposatu zuten, eta, horrek kaleratzeen atea irekitzen zuenez, ez ziren akordiora heldu.
Harrezkero langile bi kaleratu dituzte. Komiteak \"langileen enplegua bermatu\" gura du, \"hori da behinena, gainerako puntuetan akordioetara heltzeko ez dago arazorik\". Aurreratu dutenez, langile guztiekin asanblada deituko dute. 90 langileetatik 20 bazkideak dira.
Eskubideen urraketa
Garita enpresan LABek ordezkari bi dauzka eta ELAk bat. LABeko ordezkarien esanetan, \"azken aldian lan hitzarmena negoziatzeko proposamena aurkeztu eta ez dutela negoziatuko adierazi dute\". Bestetik, \"langileek aurretik eskuratutako eskubideen urraketa\" eman da hainbat kasutan. Azkenik, 40 urtean enpresan lanean dabiltzanei ez diete errelebo kontraturik egin gura.
Ondorioz, datozen 15 egunetan asteburuetan aparteko ordurik ez egiteko deia egin dute. Ondoren, egoera hobetu ezik, beste asanblada bat egingo dute mobilizazioak zehazteko.