Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak bermatu ditu gaur

Anboto 2010ko ira. 28a, 13:13

Lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopurua eskaini behar dute.

Lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopurua eskaini behar dute. Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen gutxieneko zerbitzuetan ezartzen da bidaiariak errepidez, trenbidez, kablez eta ibaiz garraiatzen dituzten garraio erregularreko eta titulartasun publikoko enpresek, lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopurua eskaini beharko dutela, eta zerbitzu horietan garrantzi berezia eskaini behar zaiela lanera sartzeko eta bertatik irteteko ordutegiei. Bezeroek, gaurko, irailaren 29rako, ezarri diren gutxieneko zerbitzuak kontsultatu ahal izango dituzte geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusetan. Horrez gain, informazioa jaso ahal izango dute, baita ere, 902 543 210 telefono zenbakira deituz eta www.euskotren.es eta www.euskotran.es web guneetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!