Ekintza, kanpamentu eta bizikidetza esperientziekin hasiko du ikasturtea.
Ekintza, kanpamentu eta bizikidetza esperientziekin hasiko du ikasturtea.
Kurtso honetarako, 2001 edota 2002an (8- 9 urte) Durangaldean jaiotako haurrentzako deialdia egin dute. \"Lagun berriak ezagutu nahi dituztenentzat, ondo pasatu, bizikidetzetara joan, mendira joan, jolastu, kanpamentuak…. \"; eskaintza azaldu dute Inurrikoek.
Inurrin parte hartzeko interesaturik dauden familientzako urriaren 12an ipini dute hitzordua, 11:00etatik 13:00etara Ezkurdin. Bertan animatzen direnentzat jokoak eta tailerrak egongo ei dira.
Azaldu dutenez, \"ezagutu nahi gaituzuen guraso guztiei, batzar batera gonbidatzen zaituztegu, horrela elkar ezagutzeko eta Inurri zer den ikusteko aukera izango duzue\". Batzar hau, urriak 21, eguena, arratsaldeko 19:00etan Inurriko lokalean izango da, Garai jauregian.
Begiraleekin batera batzar honetan, taldeko gurasoak ere egongo dira, beraien eta seme-alaben esperientzia kontatu ahal izateko.
Honetaz gainera, eskoletara ere hurreratuko dira, seme-alabei modu erakargarrian Inurri zer den eta egiten diren ekintza motak azaltzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!