Trafikoan eraginak asteon, AP-8ko hirugarren erreia dela-eta

Anboto 2010ko ira. 27a, 11:29

Iurreta-Gerediaga zatiko lanen ondorioz aldaketak izango dira trafikoan.

Iurreta-Gerediaga zatiko lanen ondorioz aldaketak izango dira trafikoan, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez. Astelehenetik barikura bitartean, 08:00etatik 18:00etara artean, AP-8 autobidera sartu zein irteteko bideak estutuko dituzte. N-634 errepidean, astelehenetik eguaztenera, 08:00etatik 18:00etara, Donostiarako norabideko erreia estutuko dute, new jerseyak ipintzeko beharrezkoa ei delako. BI-3341 errepidean, astelehenetik barikura, 08:00etatik 18:00etara, trafikoa seinaleen bidez erregulatuko dute, era alternatiboan norabideak itxiz eta zabalduz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!