AEK-k sustatzen duen Berbalagun mintza-praktika programetan izena emateko epea zabaldu dute irailean eta urrian.
AEK-k sustatzen duen Berbalagun mintza-praktika programetan izena emateko epea zabaldu dute irailean eta urrian. Egitasmoak Durangaldeko euskararen erabilera esparruak zabaltzea, euskaldunok elkar ezagutzeko guneak eskaintzea eta euskara ikasten dabiltzan edo ibili diren ikasleei praktikatzeko aukera gehiago eskaintzea du helburu. Izen-ematea doakoa da.
Aurten egitasmoa Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa osatzen duten herri guztietara zabalduko du AEK-k. Beraz, Elorrio, Zaldibar, Berriz, Durango eta Abadiñon ez eze, Atxondo, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ere, herrian bertan, Berbalagunen parte hartzeko aukera egongo da.
Izen-emateari dagokionez, honako tokietan egin ahalko da: Durangaldeko udalerrietako euskara zerbitzuetan eta harrera bulegoetan, AEKren euskategietan, eskualdeko euskara elklarteetan, eta Durangoko Udal Euskaltegian zein Hizkuntza Eskolan. Harremanetarako e-maila ere ipini dute: durangaldea@aek.org.
Berbataldeak
Berbalagunen helburuak gauzatzeko ekimen nagusi bi antolatuko dituzte. Batetik, Berbataldeetan euskaldunzaharrak eta euskaldunberriak batuko dira, azken hauei naturaltasunez euskaraz berba egiteko aukera eskainiz. Taldeek eurek erabakitzen dute noiz eta non batu. Iaz 200 lagunetik gora ibili ziren 32 taldetan.
Bestetik, Berbalagun proiektuan parte hartzen duten edo elkarlanean dabiltzan eragileak euskarazko kultur eskaintza zabal eta duina egin dute: Euskararen Agenda. Ekintzen informazioa berbalagunei zein euskaltegietako ikasleei zabalduko diete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!