Urko Aierbek barikuan deklaratu zuen eta Egoitz Garmendiak, berriz, zapatuan. Bederatzi atxilotuentzako baldintzarik gabeko espetxea agindu du Marlaska epaileak.
Urko Aierbek barikuan deklaratu zuen eta Egoitz Garmendiak, berriz, zapatuan. Bederatzi atxilotuentzako baldintzarik gabeko espetxea agindu du Marlaska epaileak.
Urko Aierbe (Durangon bizi den donostiarra), Rosa Iriarte, Ugaitz Elizaran, Joxe Aldasoro, Sandra Barrenetxea eta Eneko Compains baldintzarik gabe espetxeratu zituen bariku gauean Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Zapatuan 12:00etan deklaratu zuten Egoitz Garmendia otxandiarrak, Erica Bilbaok eta Aniaiz Ariznabarretak. Hauentzako ere baldintzarik gabeko espetxea agindu du epaileak. Guardia Zibilak asteartean atxilotu zituen bederatziak, Ekinekoak direlakoan, eta harrezkero inkomunikatuta egon dira.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, espetxeratutako sei herritarrek \"tortura latzak\" salatu zituzten epailearen aurrean. Besteak beste, \"mehatxuak eta buruan poltsa jartzea\" salatu zizkien epaileari. Soto del Realen espetxeratu zituzten guztiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!