Hizkuntz eskubideen urraketak salatzeko postontziak eskura

Anboto 2010ko ira. 16a, 09:35

Egitasmoaren helburua Atxondon eta Mallabian hizkuntza eskubideen urraketak jaso eta konponbidea jartzeko mekanismo eraginkorra martxan jartzea da.

Egitasmoaren helburua Atxondon eta Mallabian hizkuntza eskubideen urraketak jaso eta konponbidea jartzeko mekanismo eraginkorra martxan jartzea da. UEMAk eta Behatokiak hitzarmena sinatu dute \"hizkuntza eskubideen defentsa eraginkorra egiteko\". Herritarrek postontzietan kexa eta proposamenak jartzea da asmoa. UEMAk espedientea zabalduko dio kexari, eta Behatokiari jakinaraziko dio. Gestioaren informazioa jaso eta kexa jarri duenari erantzungo diote. Kexa guztiak udal idazkaritzan eta liburutegian jasoko dituzte. Gaur egun, 50 buzoi inguru jarrita daude. UEMAk bideratutako kexak 2008an 52 izan ziren, 2009an 133 eta 2010ean 120 kexa. UEMAren berbetan, herritarrek erakunde publikoek zein pribatuek ez dietela ahozko tratua edo idatziak euskaraz ematen eta enpresek euskara baztertzen dutela azaldu dute. Udal langile eta hautetsiek UEMAko udalei euskaraz lan egitea eragozten dietela ere badiote kexetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!