Egoitz Garmendia eta Urko Aierbe atxilotu ditu Guardia Zibilak, beste zazpi lagunekin batera

Anboto 2010ko ira. 14a, 09:11

Garmendia otxandiarra Gasteizen atxilotu dute, eta Durangon bizi den Aierbe donostiarra bere gurasoen etxean, Egia auzoan. Otxandion lokal bat miatu dute, eta Durangon Aierberen etxea ere bai. Beste zazpi lagunekin batera, Ekin erakundeko zuzendaritza osatzea leporatzen die Guardia Zibilak.

Guardia Zibilak goizeko 08:15ean hesitu du San Frantzisko kalea bertako etxebizitza bat miatzeko. Etxebizitza hori Ekinen kontra bart gauean egindako sarekadan atxilotutako Urko Aierberena da, eta bertara ekarri dute miaketari ekiteko. Garmendia Otxandiora ekarri dute egoitza bat miatzeko. Egoitz Garmendia AEKko irakaslea da, eta Urko Aierbe EHE eta Kontseiluan lanean ibilitakoa. Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioak ditu ditu gaur arratsalderako; Durangon arratsaldeko 19:30ean izango da Udaletxe aurretik. Euskal Herrian, Valentzian eta Kantabrian beste zazpi lagun atxilotu dituzte. Ekinen zuzendaritzako kide izatea leporatzen diete. [img]http://www.anboto.org/images/8100/8118/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!