Durangaldeko Amankomunazgoak astialdiko begirale ikastaroa antolatu du 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako.
Urtxintxa eskolak emango du ikastaroa, 320 ordutan banatuta; 200 ordu teorikoak izango dira eta 120 praktikoak. Ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea, astialdiko heziketan hausnarketa eta marko teori baten ezagupenari hasiera ematea eta ikaslea edozein ekintza programatzeko eta horren inguruko hausnarketa eta auto-kritikarako prestatzea dira helburuak.
Honako helbidean eman daiteke izena: euskera.mdurango@bizkaia.org. Izena emateko azkeneko eguna irailaren 30a izango da.