Alerta horia ezarri dute gaurko, tenperatura altuengaitik

Anboto 2010ko abu. 25a, 11:43

Euskalmet agentziak azaldu duenez, gaurko -abuztuak 25- tenperatura oso altuak itxaroten dira. Maximoak 38 graduren bueltan ibiliko ei dira barnealdean. Hori dela eta, alerta horia ezarri du Herrizaingo sailak.

Euskalmet agentziak azaldu duenez, gaurko -abuztuak 25- tenperatura oso altuak itxaroten dira. Maximoak 38 graduren bueltan ibiliko ei dira barnealdean. Hori dela eta, alerta horia ezarri du Herrizaingo sailak. Herrizaingo sailetik hainbat gomendio luzatu dituzte, eta Durangoko Udalak ere abisua eman die herritarrei aholuekin: - Normalean baino likido gehiago edatea, ura batez ere. - Jatordu arinak egitea. - Etxean eguzkitara dauden leihoak itxi eta pertsianak jaistea. - Arropa eta oinetako egokia erabiltzea: arropa nasaia, arina eta kolore argikoa - Freskatzea. Bero handia sentitzean, dutxak eta bainu hotzak hartzea. - Eguzkitik babestea. Ez irten kalera berorik handienak egiten dituen orduetan, beharrezkoa ez bada. - Ahal dela, ez egitea jarduera fisiko gogorrik ez luzerik bero handieneko orduetan. - Inoiz ez gelditzea edo inor uztea autoaren barruan, aparkatuta edo itxita dagoela, gerizpetan egon arren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!