Eskualdeko hainbat zinegotzi izan dira Udalbiltza auziko epaiketan

Anboto 2010ko uzt. 16a, 10:00

Epaiketaren lehen eguna izan zen eguenean Auzitegi Nazionalean. Eskualdetik zazpi ordezkari hurreratu ziren bertara auzipetuei babesa ematera.

Epaiketaren lehen eguna izan zen eguenean Auzitegi Nazionalean. Eskualdetik zazpi ordezkari hurreratu ziren bertara auzipetuei babesa ematera. Udalbiltza auzian inputatuei babesa ematera joan ziren Madrilera eskualdeko zazpi kargudun, eta epaiketaren hasiera ere ikusi ahal izan zuten. Tartean izan ziren David Cobos, Jabier Azpitarte eta Aitor Loiola; Atxondo, Berriz eta Mallabiko alkateak hurrenez hurren. Udalerri hauetako eta Elorrio eta Otxandioko zinegotzi bana ere bertaratu ziren. Dabid Cobosek azaldu digunez, \"auzipetuei babesa\" emateko bildu ziren dozenaka lagun auzitegiaren aurrean, eta batzuek areto barrura sartzea lortu zuten, bera tartean. Eguerdiko 13:00a bitartean izan ziren bertan. Cobosek \"hasiera korapilatsua\" izan dela kontatu digu, \"ezer argirik ez dagoelako\" akusazioaren aldetik. \"Erabaki politikoa\" dela argi ikusten dela dio, eta gainera \"ganora barik\" dabiltzala lanean. Horren adibide legez ipini du auzipetu bat -Miriam Campos- hasi eta berehala absolbitu zutela, lehendik ere 18/98 auzian akusazio berdinagatik zigortua izan zelako. ETAko kide izatea egozten die fiskalak auzipetuei, eta 10 eta 23 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu eurentzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!