Berbaro elkartea eta eskualdeko liburutegiak izango dira materialaren hartzaileak.
Berbaro elkartea eta eskualdeko liburutegiak izango dira materialaren hartzaileak.
Gerediaga Elkarteak, \"Durangaldearen alde lan egiteko eguneroko eginkizunean, ezin du ahaztu arlo kulturala eta editorialarekin duen konpromisoa eta ildo nagusi bi horiek batzen saiatzen da\", azaldu dute prentsa oharrean.
Kasu honetan, urteko ekitaldirik ezagunena, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, bere eskualdeko ibilbidearekin lotu nahi du. Gerediaga elkarteak argitaletxeen nobedadeak jasotzen ditu egun horietan sustapena emateko. Azoka pasa ondoren, materialak elkartera bueltatzen dira; \"egoitzan aukeraketa bat egiten da eta Durangaldeko erreferentziak dituztenak Durangaldeko Dokumentategian gordetzen dira\", azaldu dutenez.
Gainontzekoetatik, Berbaro elkarteak haur literatura jasotzen du neska-mutikoekin tailer eta ekintzetan erabiltzeko. Honetaz gain, hainbat udalerri dira Gerediaga elkarteko bazkide-babesle direnak: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar. Haien liburutegiak, hain zuzen, dira beste nobedadeen hartzaileak.
Oraingo honetan 1.000 liburu inguru eta 50 jokuekin osatzen dira banatutako sortak. \"Horrela, liburutegietako funtsak gora doaz eta erabiltzaileek aukera zabalagoa izan dezakete\", gaineratu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!