Alerta laranja ezarri dute gaurko

Anboto 2010ko uzt. 8a, 15:52

Tenperaturak ia 40 gradura helduko dira, eta iluntzean euria zein txingorra bota dezake.

Tenperaturak ia 40 gradura helduko dira, eta iluntzean euria zein txingorra bota dezake. Bero ikaragarria bizi dugu gaur. Tenperaturak 38 graduren bueltan ibiltzea itxaroten dute iragarleek, eta arratsaldeko 16:00etatik 22:00etara prezipitazio handiak izateko arriskua aurreikusi dute. Egoera honen aurrean, Herrizaingo sailak alerta laranja ezarri du. Bestalde, Durangoko Udalak hainbat aholku eman ditu kalterik sor ez dadin: - Normalean baino likido gehiago edatea, ura batez ere. - Janari arinak prestatzea. - Etxean eguzkiak jotzen dituen lehioak itxi eta pertsianak jaistea. - Arropa eta oinetako egokia erabiltzea: arropa nasaia, arina eta kolore argikoa. - Freskatzea. Bero handia sentituz gero, dutxak eta bainu hotzak hartzea. Aire egokitua duen leku hurbil batera sartzeak mesede egingo du. - Eguzkitik babestea. Ez irtetea kalera berorik handienak egiten dituen orduetan, beharrezkoa ez bada. - Ahal dela, ez egin jarduera fisiko gogorrik ez luzerik berorik handieneko orduetan. - Inoiz ez gelditzea edo inor ez iztea autoaren barruan, aparkatuta edo itxita dagoela, gerizpetan egon arren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!