Ertzaintzaren helikopteroak mendizale bat erreskatatu du Anboton

Anboto 2010ko eka. 26a, 14:17

Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez goizeko bederatziak jotzeko minutu gutxi falta zirela Gurutze Gorriko erreskate talde bat SOS Deiakekin harremanetan jarri da, Zabalaundiko mendi-lepoaren eta Anbotoko tontorraren artean gizon bat zaurituta zegoela jakinarazteko. Antza, mendizaleak ebaki sakon bat zuen izter batean.

Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez goizeko bederatziak jotzeko minutu gutxi falta zirela Gurutze Gorriko erreskate talde bat SOS Deiakekin harremanetan jarri da, Zabalaundiko mendi-lepoaren eta Anbotoko tontorraren artean gizon bat zaurituta zegoela jakinarazteko. Antza, mendizaleak ebaki sakon bat zuen izter batean. Tokira Gurutze Gorriko erreskate talde bat bertaratu da eta zauritua artatu dute. Halere, mendizalea ateratzeko zailtasunak zeuden, hortaz, Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dute. Helikopteroak Galdakaoko ospitalera eraman du. Goizeko hamarrak jota zirela lur hartu du aipatutako osasun zentroan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!