Jose Luis Bilbao: "Durangaldeko erabiltzaileei tratamendu berezia ematea da gure asmoa"

Anboto 2010ko eka. 25a, 15:19

Oraintsu jakinarazi dute Aldundian akordio zabala lotu dutela uda ostean errepideetako araudi berri bat indarrean ipintzeko. Jose Luis Bilbaok esan duenez, \"VIA-T txartelak Durangaldeko ohiko erabiltzaileen mesederako neurri efektibo eta errealak aplikatzeko balioko digu\".

Oraintsu jakinarazi dute Aldundian akordio zabala lotu dutela uda ostean errepideetako araudi berri bat indarrean ipintzeko. Jose Luis Bilbaok esan duenez, \"VIA-T txartelak Durangaldeko ohiko erabiltzaileen mesederako neurri efektibo eta errealak aplikatzeko balioko digu\". Itziar Garamendi Herri Lanetako foru diputatuak oraintsu adierazi duenez, EAJ, PSE, PP eta EA alderdiek akordio politikoa adostu dute lege araubidea eta Bizkaiko Errepideen Sektoreko Lurralde Planaren finantzaketa–irizpideak arautuko dituen foru arauaren edukien inguruan. Ildo horretatik, errepideetako azpiegituren arloan Aldundiak Durangaldean gauzatuko dituen proiktuen berri emateko deitutako prentsaurrekoan, Aitziber Irigoras alkateak eskaera bat egin dio Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiari: \"Ez dut eskatzen Durangaldeko biztanleak Bizkaiko Lurralde Historikoko gainerakoen gainetik ipintzea, baina oraintsu jakin ditugun hobari horiek VIA-Tren bidez etorriko direnez, bai eskatzen diot ahalegin berezia VIA-Ta Durangaldeko biztanleei merkeago irtetea\". Bilbao zer erantzun dio: \"Durangaldeko biztanleak ohiko erabiltzaileak direnez eta zonalde honetan bizi direnez, gure asmoa tratamendu berezi ematea da\". VIA-T sistema \"zonaldeko A-8 autopistaren erabiltzailek modu positiboan diskriminatzeko modua izan daiteke eta neurri efektibo eta errealak aplikatzeko balioko digu\". Durangoko alkatearen eskaera \"neure egiten dut eta datozen hileetan eskualdeko alkateekin batu eta kontua gehiago zehaztuz joateko konpromisoa hartzen dugu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!