A-8 autopistako bidesariak %2 igoko dituzte

Anboto 2010ko eka. 24a, 13:37

Iurretako sarbideko zenbatekoa 2,09 eurokoa izango da auto arinentzat eta 4,69 euro astunentzat. Ermura arteko tartean ibilgailu arinek 1,25 euro ordainduko dute; astunek 3,54.

Aldundiak errepideen azpiegitura-sareko zenbait aldetako bidesarien igoera zehazten duen dekretua onartu du. BEZari jarraituz, A-8 Kantauriko Autobidearen (Bilbo-Behobia) azpiegiturak erabiltzen dituzten zenbatekoa % 2 handituko dute uztailetik aurrera. Beraz, Amorebietako sarbidean auto arinek 1,15 euro ordaindu beharko dute; astunek 2,5 euro. Iurretako sarbideko zenbatekoa, berriz, 2,09 eurokoa izango da arinentzat eta 4,69 euro astunentzat. Iurreta-Ermua arteko tartean ibilgailu arinek 1,25 euro ordainduko dute; astunek 3,54. Amaitzeko, Ermuan sartu eta Gipuzkoara doazen ibilgailu arinek 0,10 euro ordainduko dute. Bestalde, ibilgailu arina erabilita egiten diren Amorebieta eta Durango edo Amorebieta eta Ermua arteko ibilbideetan teleordainketa erabiltzen bada, ibilbide bakoitzean 0,99 euroko kenkaria ezarriko dute. Zenbateko hori hilero ordainduko da, ibilgailuari dagokion OBE kontuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!