San Joanetako agenda

Anboto 2010ko eka. 23a, 10:44

ATXONDO Axpen Ekainaren 23an jaien hasiera San Juan suak eginez ilunkeran. Tartean su artifizialak. Amaitutakoan txopoa jasotzea. Ondoren berakatz-zopa eta txokolatea denontzat. Gero irrintzi txapelketa. Ekainaren 24an San Juan eguna 11:30ean Meza nagusia, ondoren igel txapelketa, gero herriko jubilatuentzat luntxa. 16:00etan Briska txapelketa hasiera eta amaiera. DURANGO San Fauston, 20:30 inguruan kalejira abiatuko da Astolabide kalera. Han, 21:00etan, sua piztuko dute. Auzotarrek mozorratuta joateko gonbita egin dute. ELORRIO San Juanak 2010. Ekainaren 23an San Juan bezperan, 16:30ean plazatik San Juanera igoera. 17:00etan San Juan baselizan askaria eta pailazoak, eta 22:00etan kiroldegi ondoan suzko zezena, sua eta erromeria. Ekainaren 24an San Juan Eguna, 12:00etan San Juan Baselizan meza eta luntxa. ERMUA San Juanak San Juan Sua, ekainaren 23an 22:00etan, Orbe Kardenalaren plazan. IURRETA Ekainaren 23an Sua piztu ondoren, Akelarrea antzerkia. Azken entsegua, 19:30ean, parte hartu nahi duen guztientzat. Afari herrikoia 20:00etan, ondoren erromeria Luhartz taldeagaz San Miguel Plazan eta San Juan sua atsedenaldian. IZURTZA Sua eta jan-edana Santo Tomas parkean 21:30ean. OTXANDIO Suak Basogai, Elizabarri, Errabal eta herriko plazan egingo dituzte. Kalejira txistulariekin 20:00etan herriko kaleetan. MAÑARIA 17:30ean Umeentzako jokoak eta bokatak jateko aukera izango da. 20:30ean San Juan sua txistulari eta dantzariegaz. ZALDIBAR Olazar futbol zelai zaharrean sua egingo dute, 22:00 inguruan. MALLABIA Lehenengoz isiotuko dute sua herrigunean. Iluntzean, Izar Gorri elkarteak barbakoa egingo du plazan. Ekitaldi sinboliko moduan Udalbiltzaren prozesuaren kontrako testua sutara botako dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!