Gaur, San Joan bezpera, eskualdeko herrietan hainbat ekimen garatuko dira, gaua argituko duten suen epelean. Agenda
Gaur, San Joan bezpera, eskualdeko herrietan hainbat ekimen garatuko dira, gaua argituko duten suen epelean.
Durangon, San Fauston, 20:30 inguruan kalejira abiatuko da Astolabide kalera. Han, 21:00etan, sua piztuko dute. Auzotarrek mozorratuta joateko gonbita egin dute. Herria Auzo Elkarteak, aldiz, aurten ez du surik antolatuko, \"leku faltagatik\".
Elorrion, plazatik San Joanera igoko dira, 16:30ean. Han askaria egingo dute, eta pailazoek giroa alaituko dute. 22:00etan suzko zezenak, sua eta erromeria egingo dituzte.
Zaldibarren, Olazar futbol zelai zaharrean sua egingo dute, 22:00 inguruan. Mallabian lehenengoz isiotuko dute sua herrigunean. Iluntzean, Izar Gorri elkarteak barbakoa egingo du plazan. Ekitaldi sinboliko moduan Udalbiltzaren prozesuaren kontrako testua sutara botako dute. Iurretan 20:00etan herri-afarian batuko dira herritarrak; ondoren, Luhartzekin erromerian dantzatzeko aukera eta Gazte Asabladakoek eta Gure Barikekoek prestaturiko antzerki-akelarrea izango dute ikusgai bertaratutako guztiek.
Mañarian, 17:30ean, umeentzako jolasak prestatuko dituzte; San Joan sua txistulari eta dantzariek girotuko dute. Izurtzan, 21:30ean jan-edana egingo dute Santo Tomas parkean. Garain txopoa jasoko dute, eta bihar, eguerdian, meza dago. Asteburuan izango dira ekitaldi gehienak, Momoition.
Atxondoko Axpen txopoa jaso eta irrintzi lehiaketa egingo dute. San Joan egunean, 11:30ean, meza dute eta ondoren luntxa.
Otxandion lau su piztuko dituzte: Basogain, Elizabarrin eta Errabalen eta plazan. 22:00etan kaleijira egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!