Sanmigeletarako eta Ferixa Nausikoetarako aurkeztu diren lanekin erakusketak ipini dituzte kultur etxeetan.
Sanmigeletarako eta Ferixa Nausikoetarako aurkeztu diren lanekin erakusketak ipini dituzte kultur etxeetan.
Iurretan bederatzi lan daude ikusgai, eta bariku honetan amaitzen da botoa emateko epea. Bere iritzia eman gura duenak arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean egin beharko du, Ibarretxe kultur etxean.
Elorrion 14 lanen artean aukeratu daiteke, Iturri kultur etxean. Uztailaren 10a izango da azken eguna botoa emateko. Horren ostean, epaimahaia batuko da, eta jendearen iritzia kontuan hartuta, irabazlea aukeratuko dute. Udaleko ordezkariek, jai batzordeko kideek eta arte grafikoetan adituek osatuko dute epaimahai hori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!