Medikazioaren erabilera hobetzeko programa abian jarri dezan eskatu dio Aralarrek mankomunitateari

Anboto 2010ko eka. 21a, 11:47

Mankomunitateak bere gain hartzen duen etxeko laguntza emateko zerbitzuak jasotzen dituen pertsonei zerbitzu berria ematea ekarriko luke, Aralarren arabera.

Aralarrek Durangaldeko Mankomunitateari eskatu dio Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialarekin hitzarmena sinatu dezala, eskualdeko \"herrientzat medikazioaren erabilera hobetzeko programa abian jartzeko.\" Hitzarmen hori dagoeneko Bizkaiko udalerri gehienetan indarrean dago, eta Mankomunitateak bere gain hartzen duen etxeko laguntza emateko zerbitzuak jasotzen dituen pertsonei zerbitzu berria ematea ekarriko luke, Aralarren arabera. Hainbat helburu izango lituzke hitzarmenak: pazienteei erabiltzen dituzten botiken identifikazioa erraztea eta berauen administrazio modua azaltzea, paziente bakoitzak medikuak adierazi dionaren arabera botikak jasotzen laguntzea, pazienteak duen tratamendua era egokian betetzeko laguntza eskaintzea... Aralarrek dioenez, Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialak Mankomunitateari aurkeztu zion Bizkaian dagoeneko martxan dagoen programa hau. Hala ere, \"beste behin, Mankomunitatea ez da gai izan eskualdeko zerbitzu sozialen koordinazioa burutzeko, eta berriro bihurtu da informazioa udaletxetaraino iristeko oztopo\", Aralarren iritziz. Etxez-etxeko arreta Manomunitataren esku utzita dago.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!