Atzoko euri zaparradak apur bat moteldu arren, gaur ere denboralea izango dugu. Herrizaingo sailak alerta horia mantentzen du.
Atzoko euri zaparradak apur bat moteldu arren, gaur ere denboralea izango dugu. Herrizaingo sailak alerta horia mantentzen du.
Eguraldiak hobera egitea itxaroten dute, eta horregatik, uholdeen aurreko larrialdi plana bertan behera utzi du Herrizaingo sailak. Dena dela, oraindik ere euri jasak iragarri ditu Euskalmet agentziak, eta alerta horia mantentzen da.
Atzo, alerta laranja izan genuen, eta eskualdean ere euri-jasa handiak izan ziren. Bilbo inguruan, baina, okerragoa izan zen, litro gehiago bota baitzituen eta uholdea sortzeko arriskua izan baitzen.
Hona hemen eskualdeko estazioek emandako datuak:
Otxandio:
Egun osoan: 95,1 l/m2 - Maximoa ordubetean: 9 l/m2 (16:30)
Oiz:
Egun osoan: 103,4 l/m2 - Maximoa ordubetean 9 l/m2 (14:30)
Iurreta:
Egun osoan: 98,8 l/m2 - Maximoa ordubetean 9,5 l/m2 (20:10)
Elorrio:
Egun osoan: 80 l/m2 - Maximoa ordubetean 8,2 l/m2 (13:50)
Zornotza:
Egun osoan: 103,1 l/m2 - Maximoa ordubetean 9,4 l/m2 (13:10)
BizkaianPunta Galea:
Egun osoan: 107,4 l/m2 - Maximoa ordubetean 10,6 l/m2 (13:30)
Deustu:
Egun osoan: 130,4 l/m2 - Maximoa ordubetean 13 l/m2 (14:20)
Mungia:
Egun osoan: 119,9 l/m2 - Maximoa ordubetean 11 l/m2 (11:10)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!