Hilabete beteko da Leginetxe auzoan baserria okupatu zutenetik

Anboto 2010ko eka. 16a, 14:53

Orain hilabete hainbat gaztek Zornotzako Leginetxe auzoko baserri bat okupatu zuten. Baserria eraitsi egin nahi du ADIFek AHTko biaduktu bat eraikitzeko. Gazteek ez dute baserria uzteko asmorik, nahiz eta \"polizia mota guztiak gu beldurtzen saiatu diren\". Maitzaren 17an okupatu zuten Leginetxe baserria hainbat gaztek. Harrezkero, polizia mota guztiak \"gu beldurtzen ahalegintzen dira egunero, argazkiak atereaz, zelatatuz eta identifikatuz\". Aste honetan ADIFeko ordezkariak, Ertzaintzak lagunduta, \"delito ekologikoagatik salaketa entregatzen saiatu dira baserria zegoen jendeari, baina ez dute lortu\". Erresistentziarekin jarraitzeko asmoa dute eta \"antolatzen ditugun ekintzetan parte hartzera deitzen diogu jende guztiari\" [img]http://www.anboto.org/images/7800/7805/1.jpg[/img] Era berean, AHT Gelditu! Elkarlanak ekainaren 19an Bilbon deitu duen nazio manifestazioara joateko deia luzatu du. AHTren hipotekak itotzen gaitu, AHT gelditu! lemapean egingo duten manifestazioa 17:30ean hasiko dute Bilboko Bihotz Sakratu plazatik. AHT Gelditu! Elkarlanaren ustez, \"gaur egun aurkitzen garen egoera kritikoan azpimarratu beharra dugu AHTko tiranoen aurrean, kontzientzia hartzea eta biztanleriaren borroka direla bideak\". Iurretako lur hondoraketari buruz Iurretako San Andres auzoko zelai batean lurra hondoratu egin da, Larrinagatxutik (Durango) Orozketara (Iurreta) doan \"tuneleko zulaketen ondorioz\". AHT Gelditu! Elkarlanak informatu duenez, \"inguruko baserrietakoek esan dutenez, tunelean bertan zebiltza langileak konturatu ziren lurra jausi zela eta astelehenean, ekainaren 14an, ADIFeko zazpi bat auto joan ziren ingurua begiratzera eta zuloa plastikozko hesi batez inguratzera\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!