Bizkaiko Foru Aldundiak Durango eta Urkiolaren arteko eta Abadiño eta Urkiolaren arteko autobus zerbitzu bat antolatu du, ekainaren 13 eta 20rako. Errogatiba eguna ospatuko da domekan bertan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Durango eta Urkiolaren arteko eta Abadiño eta Urkiolaren arteko autobus zerbitzu bat antolatu du, ekainaren 13 eta 20rako. Zerbitzua doakoa eta ekologikoa da, eta, ingurumena babesteaz gain, Parke Naturaleko errepidean zirkulazio arazoak egotea eragotziko du.
\"Zerbitzu hau Urkiolako Parke Naturalaren zaintza hobetzeko beharrizanetik sortu da\"; izan ere, \"zenbait egunetan -San Antonio egunean, adibidez-, ibilgailu asko pilatzen da inguruan\", aldunditik diotenez.
Ordutegia:
Irteerak Durangotik: 10:00etatik 19:00etara, etengabeko zerbitzua, Madaletan plazatik.
Irteerak Abadiñotik: 9:00, 10:00 eta 11:00etan, Zelaieta-Txanportatik (BBKren aurrean), Traña-Matienatik (eskolen aurrean) igaroko da.
Itzulera Urkiolatik Traña-Matienara eta Zelaieta-Txanportara, 17:00 eta 18:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!