Greba deialdia izan zen atzo sektore publikoan

Anboto 2010ko eka. 9a, 09:30

EAEn %25eko jarraipena izan du Osakidetzan, hezkuntza arloan berriz %30a. Durangaldean ere antzeko jarraipena izan duela aipatu du CCOO sindikatuak.

EAEn %25eko jarraipena izan du Osakidetzan, hezkuntza arloan berriz %30a. Durangaldean ere antzeko jarraipena izan duela aipatu du CCOO sindikatuak. Sektore publikoan CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek martitzenerako deitutako greba deialdiak EAEn %25eko jarraipena izan du Osakidetzan, hezkuntza arloan berriz %30a. Durangaldean ere antzeko jarraipena izan duela aipatu du Roberto Martin Durangaldeko CCOO sindikatuko arduradunak: "herriaren arabera jarraipen ezberdina izan du". Bilbon manifestazioa egin zuten eguerdian, eta 3.000 eta 5.000 pertsona artean bildu zirela aipatu du Durangoko CCOOk. "Kalera irten gara gure eskubideak urratuta ikusi ditugulako. Eta mobilizazioekin jarraituko dugu eskubideak murrizten badizkigute". Roberto Martinek adierazi duenez, "ez dugu greba orokorra baztertzen". Izan ere, Gobernuak ekainaren 16a ipini du epe moduan akordioa lortzeko; lortzen ez bada, Gobernuak lan errefroma dekretuz ezarriko duela aipatu du Durangaldeko CCOOeko arduradunak, eta hori gertatuz gero "ekainaren 17an greba orokorra deituko dugu". Eskualdean denbora gutxian bi greba deialdi izan dira eskualdean sektore publikoan, joan zen maiatzaren 25ean ELA, LAB, ESK eta STE-EILAsek deitu zuten-eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!