Gaur aurkeztu du +Dendak elkarteak bere egitasmo berria, bere kideei kostuak murrizteko helburuz sortutakoa.
Gaur aurkeztu du +Dendak elkarteak bere egitasmo berria, bere kideei kostuak murrizteko helburuz sortutakoa.
Elkarteko kide diren dendak, erosle-talde moduan eratu eta guztiek beharrezko eta oinarrizko dituzten produktu eta zerbitzuen hornikuntzan dirua aurrezteko helburuagaz ipini du +Dendak elkarteak proiektu pilotua martxan. Egoera ekonomikoak behartutako \"txip aldaketaren\" barneko irtenbide eta aukera legez aurkeztu diete elkartekideei egitasmoa.
Merkatari gehienek konpartitzen dituzten zerbitzu eta produktuengatiko gastu batzuk (telefonoa eta Interneterako konexioa, garbiketa, aseguruak, e.a.) taldean kontratatuta kostua murriztea lortzea da egitasmoaren funtsa. Oarbeaskoa elkarteko presidenteak aurreratu duenez, zerbitzu batzuetan %5-25 bitartean aurreztea lortu liteke modu horretara.
Elkarteko kide diren merkatarien artean \"Bizkaian aitzindaria\" den egitasmoak harrera oso ona izan duela nabarmendu du +Dendak-ek. Asko agertu ei dira parte hartzeko prest. Elkartera bazkide berriak erakartzeko modu ona izango dela ere azpimarratu dute merkatarien elkartearen egoitzan egindako aurkezpenean.