Amankomunazgoaren Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak bat egingo du gaur Tabakorik Gabeko Munduko Egunagaz.
Amankomunazgoaren Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak bat egingo du gaur Tabakorik Gabeko Munduko Egunagaz. Andra Mariko elizpean stand bat ipiniko dute, 11:00etatik 14:00etara, eta hainbat ekimen burutuko dituzte.
Esaterako, ekintza sinboliko moduan, erretzaileen artean bonboiak banatuko dituzte zigarroen truke. Horrez gainera, tabakoa erretzeari uzteko ikastaroen gaineko informazioa banatuko dute. Ikastaroak 10-20 laguneko taldeekin osatuko dituzte. Zazpi astetan, astean behin batu ohi dira, eta ikastaroa amaitu eta handik hiru hilabetera jarraipen-saioak egiten dituzte.
Aurtengo aldiak Emakumea eta tabakoa gaia jorratuko du, eta ekimenaren aurkezpenean Vicente Fernández medikuak hainbat datu eman zituen. Bere esanetan, \"laster emakume erretzaileen tasa gizonezkoena baino handiagoa izango da\". Esaterako, \"unibertsitatean neskek tabako gehiago kontsumitzen dute mutilek baino\". Ondorioz, laster \"biriketako kantzerra izango da emakumearen hiltzeko lehenengo arrazoia\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!