Ituna sinatu dute Durangoko Maristak eta Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeek

Anboto 2010ko mai. 26a, 09:30

Hitzarmen honi esker Lourdesko Ama Ikastetxeko ikasleek ziurtatuta dute toki bat Maristetan. Ikasturtean zehar, DBH 3. eta 4. mailakoek, gerora begira ondo aukeratzeko zenbait praktika egiteko aukera izango dute Maristetako geletan.

Hitzarmen honi esker Lourdesko Ama Ikastetxeko ikasleek ziurtatuta dute toki bat Maristetan. Ikasturtean zehar, DBH 3. eta 4. mailakoek, gerora begira ondo aukeratzeko zenbait praktika egiteko aukera izango dute Maristetako geletan. [imgd]http://www.anboto.org/images/7600/7662/1.jpg[/imgd] Itun edo hitzarmen honek hainbat helburu ditu, ikastetxeetako arduradunek azaldu dutenez. Zerbitzuak gehitu eta hobetzea, bertako ikasle, familia eta langileek dituzten beharrei egoki eta hobeto erantzutea, ikastetxe bakoitzaren emaitzak hobetzea, kalitateagaz lotutako proiektuetan aurrera egitea eta ikastetxeko langileen konpetentziak hobetzea. Eraginak, aurrez aipatutakoez gainera, elorrioko ikasleek garraioa doan izango dutela, adibidez. Irakasleentzako ikastaro bateratuak ere egingo dituzte. \"Hitzarmenak garrantzia handia du ikastetxe bientzako bakoitzak jorratzen dituen atal desberdinak asko zabalduko direlako eta dena ikasleen formazioa hobetzeko bideratuko delako\", adierazi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!