Errepresaliatuei elkartasuna adierazteko AskatuRock ekimena antolatu dute

Anboto 2010ko mai. 22a, 18:20

Maiatzaren 29an izango da Abadiñon. Besteak beste, Vendetta, Des-kontrol eta Iheskide taldeen kontzertuak egongo dira.

Maiatzaren 29an izango da Abadiñon. Besteak beste, Vendetta, Des-kontrol eta Iheskide taldeen kontzertuak egongo dira. Durangaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak AskatuRock ekimena aurkeztu zuen atzo (maiatzak 21) Plateruena kafe antzokian. Euskal preso politikoei \"babesa eta elkartasuna\" erakutsi nahi diete eta errepresioak \"ez dituela baldintzatuko\" azpimarratu. Abadiñoko jaialdia 10:30ean hasiko da Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eztabaida gune eta enkartelada bategaz. 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute pilotalekuan. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, Durangaldeko hainbat taldek kontzertua eskainiko dute gaztetxean. Ondoren, 21:00etan, probalekuan Vendetta, Des-kontrol eta Iheskide taldeen kontzertuak egongo dira. Jaiari DJ Txo-ren musikak emango dio jarraipena. Eskubide zibil eta politikoen \"bortxaketa\" Durangaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskubide zibil eta politikoen \"bortxaketa eten beharra\" dagoela adierazi zuen. Batetik, \"presoek jasaten dituzten torturak, urrunketak eta eskubideen urraketak amaitu behar dira\". Bestetik, \"bozkatzeko eta bozkatua izateko eskubidea eta adierazpen askatasunerako eskubidea\" aldarrikatu zituzten, besteak beste. [img]http://www.anboto.org/images/7600/7645/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!