Osakidetzak asteburu eta jaiegunetan EAEko 103 anbulatoriotik 48 ixtea planteatu du dirua aurrezteko neurri moduan. Ekainaren 19tik aurrera Abadiño, Berriz eta Elorrioko anbulategiak itxiko dituzte asteburu eta jai egunetan.
Osakidetzak asteburu eta jaiegunetan EAEko 103 anbulatoriotik 48 ixtea planteatu du dirua aurrezteko neurri moduan.
Erabaki horrek eskualdean ere eragina izango du, izan ere ekainak 19tik aurrera Abadiño, Berriz eta Elorrioko anbulategiak itxiko dituzte asteburu eta jai egunetan.
Hala ere, osakidetzak kontsultez arduratzeko, errefortzua ipiniko dute zenbait gunetan arreta jarraitua eskainiz. Beraz, berriztar, elorriar eta abadiñarrak hurbilen duten gune horietara jo beharko dute. Durango edo Zornotzan esaterako arreta gune jarraituak zapatu arratsalde, domeka eta jaiegunetan egongo dira zabalik. Bestalde, etxeko arretak berdin jarraituko du. Osakidetzaren erreforma horiekin urtean 300.000 euro aurreztuko dute.
Jose Luis Navarro, Abadiñoko alkateak deitoratu egin du Osakidetzak hartu duen erabakia, udalei ez dielako \"beste alternatiba bat proposatzeko aukerarik eman eta aurretik abisatu gabe\" hartu dutelako erabakia.