Guztira 30 lagunek parte hartu dute estreinako urtean; denek oso balorazio positiboa egin dute.
Iaz Durangaldeko Esperientzia Institutua sortu zuten Durangaldeko Behargintzak eta Mankomunitateak, eta, Durangoko Udaleko Pertsona Nagusien Sailak elkarlanean. Helburua 55 urtetik gorako pertsonei bizitzako atal eta ataka ezberdinei aurre egiteko zein arlo pertsonalean garatzeko trebakuntza eskaintzea da. Lehenengo promozioan 30 lagunek parte hartu dute —21 emakumek eta bederatzi gizonek— eta asteazken honetan jaso zituzten diplomak Behargintzako areto nagusian egindako ekitaldian.
Marian Larrauri Durangaldeko Mankomunitateko lehendakariak Institutuan parte hartu dutenen jarraikortasuna azpimarratu zuen: \"Sarritan holango ekimenek apurka-apurka indarra galtzen dute. Gure kasuan hasi diren guztiek amaitu dute. Horrek interesa sortu duela erakusten du eta oso pozik gaude\".
Esperientzia Institutuan parte hartu dutenek ere berriro errepkatzeko nahai adierazi dute. Blas Osa, esaterako, Ondarroatik etorri izan da, baina \"oso gustura\" ibili dela eta datorren urtean berriro etorriko dela esan zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!